Informazio interesgarria
PLANIFIKATU ZURE EGONALDIA GASTEIZEN ETA ARABAKO GAINERAKO HERRIETAN
Gasteiz Europako Hiriburu Berde izendatu zuten 2012an. Hiru hamarkada baino gehiagoan landutako arrakasta izan zen, urte horietan zehar garatutako ingurumen arloko politikei eta birziklatzeari, mugikortasunari edo uraren kontsumoari dagokienez Europar Batasun osoan ereduzko bilakatu den herritar batzuen konpromisoari esker.
Historia bizia duen hiria da, eta horren adibide da duen monumentu ondare baliotsua. Ez alferrik, Arabako hiriburuak mundu osoan ospea hartu du Andre Mariaren Katedralean esparru horretan bakanak diren berrezarpen-plan batzuen ondorioz.
Euskadiko hiriburu modura, Gasteiz Autonomia Erkidego horretako politika instituzio nagusien egoitza da: Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra. Gaur egun Gasteiz hiri zalapartatsu eta kultur anitzekoa da. Girona ostean, Espainia osoan bizi-kalitate handiena duen bigarren hiria da. Gainera, eremu berde gehien dituen Espainiako hiria da, pertsonako 42 m² izanik hiriko Eraztun Berdea barne, eta bigarrena hiri barnean dauden eremu berdeak soilik kontuan izaten badira, guztira, pertsonako 23,4 m² izanik.
Bestalde, Arabako probintziak eszenario liluragarri eta anitz asko eskaintzen ditu, aberastasun kultural eta ekologiko handikoak. Arabar Errioxako zigilua daramaten ardoen lurraldeek, Valderejo edo Izkiko natura parkeek, Goiuriko ur-jauziak edo Añanako Gatz Haranak bat egiten dute iragan garaiekin beren aztarnekin astintzen gaituztelarik denboraren joanari dema proposatzen dieten dolmen erdi aroko pintura edo santutegi itzelekin.
ZER IKUSI
Gasteizko hiria, Euskadiko hiriburua, eta Arabako probintzia izango dira hitzordu honetako eszenarioak. Espainiako Plaza edo Plaza Berria, Villasuso Jauregia, Principal Antzokia… FesTVal jaialdiko jarduera ia guztien eszenarioak dira.
Hori bai, denbora gehiago izanez gero, Arabako lurraldean FesTVal ekimenaren esperientzia beste erakarpen batzuekin osa dezakezu. Modu horretan egonaldia plan biribil, anitz eta aberats bilakatuko da, beste inon ez bezalakoa.
Principal Antzokia
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdi entzutetsuaren egoitza da eta hiriko errepresentazio eszeniko nagusiak hartzen ditu.
Bere edukierari (900 besaulki eta edaritegi atseginarekin), bere kokapenari (erdialdean, San Prudentzio oinezkoen kalean, Florida zinemen parean) eta bertako instalazio berrituei esker eszenario paregabe bilakatzen da formatu handiko ekitaldiak, galak eta bilkurak aurkezteko. Principal Antzokian egingo dira inaugurazioko eta amaierako galak
Kokapena: San Prudentzio kalea 29, 01005, Gasteiz, Araba
Harremanetarako: 945 161 274
Villasuso Jauregia
Kongresuen zentro hau jauregi errenazentista eder batean lekutzen da Aihotz plazan, hiriko Alderdi Historikoaren barnean, aire zabaleko jarduerak egiteko aukera ematen duen plaza harriztatu zabal batean.
Jauregia espazio paregabea da berezitasun kutsuko tamaina ertaineko kongresuak ospatzeko. Zeharo hornitutako hiru areto ditu, gehienez 250 pertsonako edukiera batekin. Bertan ekintza ugari egiten dira, esate baterako, Prentsaurrekoak FesTVal jaialdiko jardunaldietan.
Kokapena: Aihotz Plaza 0, 01001 Gasteiz, Araba
Harremanetarako: 945 161 261
Plaza de España (Plaza Nueva)
Justo Antonio Olagibel arkitekto gasteiztar ospetsuak diseinatutako monumentu multzo hau XVIII. mendearen amaierakoa da, eta hiria Erdi Aroko Almendratik hedatzen hasi zenean bertako zabalgune neoklasikoa egiteko aukera eman zuen diseinuaren parte izan zen.
Espainiako Plazan egiten dira FesTVal jaialdiko ekintza ugari. Bertan ipintzen dira ekitaldietarako eta haurren programaziorako pantaila erraldoiak. Erdigunean kokatuta eta espazio zabalak izaki, topagune bilakatzen da.
Kokapena: Espainiako Plaza z/g, 01001, Gasteiz, Araba
Harremanetarako: 945 161 598
Plaza de la Virgen Blanca
XVII. mendekoa. Plaza Zaharra izenez ere ezaguna da. Aldirietako parte zen eta bertan egiten ziren antzina murruz bestaldeko azokak. Erdigunean Gasteizko Batailaren omenezko monumentu bat kokatzen da.
Gasteiztar guztientzat elkartzeko gunea da. Plaza horretatik jaurtitzen da Ama Zuriaren Jaietako txupina. Gainera, Gasteizko Alde Zaharreko bi zonaldetarako sarbide da. Espainiako Plazarako sarbide da, eta baita Ama Zurirako ere, harrizko eskailerak igoz.
Kokapena: PAma Zuriaren Plaza, 01001, Gasteiz, Araba
Harremanetarako: 945 161 261
Palacio de congresos Europa
1989an inauguratua, kokapen estrategikoa du, Gasteiz Hiribidearen erdian. Horrek kanpoaldearekin (Forondako Aireportutik 5 minutura) eta hiriko erdigunearekin (10 minutura oinez) konexio bikaina ahalbidetzen du. Instalazio moderno eta funtzionalak ditu, erakusketa-galeria, kabina independenteak, 700 kongresista hartzeko aretoak eta parkinga barne.
Kokapena: Gasteiz Hiribidea 85, 01009 Gasteiz, Araba
Harremanetarako: 945 161 520
Valle salado de Añana
120.000 metro koadroko hedadura duen haran hau bakana da Espainian. Historiaurretik ustiatua, erromatarrek gatza eskuratzeko sistema optimizatzen jakin izan zuten, oso mineral preziatua.
Bisitarekin inor ez da ezaxola geratzen: arkitektura berezia duen parke ezohiko horretan 5.000 era baino gehiago, 767 terraza, 2.040 murru, 848 putzu eta 248 gatz gordailu daude.
Aski estimatua den gatz hori ura lurrunduz eskuratzen da, bertan dauden lau iturburuetatik iristen dena, litroko 200 gramoko gazitasun batekin.
Esperientzia originala bisita eta jarduera ezberdinekin egitekoa, handi zein txikientzat pentsatua.
Kokapena: Gesaltza-Añana Araba
Harremanetarako: 945 351 111
Rioja Alavesa
Gure zigilu enblematikoenetako bat Arabar Errioxa da, zalantzarik gabe, Ardoaren Ibilbidearekin eta lurpeko pasabideekin xarmatu egiten zaituena. Pasabide horiek, antzina, gudarako helburuekin eraiki ziren, baina gaur egun gure salda preziatuenen gotorleku dira. Beste garai batzuetako upategi horiek sektorean modernoenak direnekin batera ageri dira, eta guztiak bat egiten du maitemindu egiten zaituen lurralde bati kolorea emateko. Ekidinezina da bertara itzultzea, hein handi batean, enoturismoaren gune egokienetako bat delako.
Bertako jendea, bertako gastronomia eta horren ezagunak ez diren beste zenbait erakarpen, esate baterako, mahastien artean ihesean dauden zortzi dolmen neolitikoak (urrunegi joan gabe, Sorginaren Txabola), eskualdeak eskain dezakeen guztiaren adibideak baino ez dira.
Jardín botánico de Santa Catalina
Atsegin duzu izarrei begira egotea? Bost kontinenteetatik ekarritako ia 1.000 espezie ezberdin dituen lorategi botaniko hau, gainera, Starlight Izar ziurtagiria duen Espainiako lehen gunea da. Horrek adierazten du zerumugari begiratzeko leku egokia dela.
Santa Katalinako komentu antzinakoaren aiurriak (lehen, Iruña Okako familia ahaltsuenetako baten bizileku, XIII. mendean) nabarmendu egiten dira 32.500 metro karratu hartzen dituen ingurunean.
Txoko original horretan kultura jarduera ezberdinak eskaintzen dira, besteak beste, landare sendagarrien ezagutza, hegaztien behaketa eta erleen bizitzari buruzko erakusketa iraunkor bat.
Kokapena: Interpretazio Zentroa, 01191, Tresponde, Araba
Harremanetarako: 688 897 048
NOLA IRITSI
Gasteizek gaur egun komunikazio eta garraioen azpiegitura garrantzitsua du errepidez, trenbidez eta hegazkinez, Espainiako gaineko hirietara zein Europara konexio arinekin. Halaber, erraza da hiriburua probintziako herri guztiekin konektatzea Arabako Foru Aldundiak eskaintzen dituen autobus-zerbitzu ugarien bidez.
Autoz edo motoz baldin bazatoz, zure bidaia Michelin Gidako orrialdeetan planifikatu dezakezu. Trafikoaren gaineko informazioa duzu bertan eta errepideen egoerari buruzkoa Errepideen Egoera orrialdean. Halaber, telefonoz dei dezakezu 945 28 20 00 telefono-zenbakira.
Hemen deskarga dezakezu sarbideen mapa.
Autobusa aukeratzen baldin baduzu, autobus-konpainia ezberdinen helbide eta telefonoak kontsulta ditzakezu, informazio guztiarekin batera, Gasteizko autobus-geltokiko webgunean. Probintzian barna mugitzeko asmoa baldin baduzu, bilatu zure premietara gehien egokitzen den autobus-linea.
Trenez bidaiatzea atsegin baldin baduzu, garraiobide horretan Gasteizera etortzea zeharo atsegina da. Gozatu Arabako paisaiekin Euskadiko hiriburura urreratzen zaren bitartean. Kontsultatu ordutegiak, tarifak, ibilbideak… tren-geltokian ere eska dezakezu informazioa. Desgaituta dauden bidaiarientzat bada tren-zerbitzuen gida bat. Hori ere deskargatu egin dezakezu.
Gasteizko aireportua (VIT) hiritik 9 kilometrora dago kokatuta. Ibilgailuentzako zaintzarik gabeko doako parking bat du erabilgarri eta autobusentzako parking bat ere bai. Irrati Taxi Zerbitzuaren telefono-zenbakia honakoa da: 945 27 35 00.
Hegaldiei buruzko informazio gehiagorako telefono-zenbaki hau duzu erabilgarri: 945 16 35 91.
Bilboko aireportura iriste baldin bazara, Autobus Geltokian utziko zaituen hiriko autobusa (Bizkaibus enpresakoa) har dezakezu. Bertatik ordubete baino gutxiagoan iritsiko zara Gasteizera. Hegaldiei buruzko informazioa topatzeko telefono-zenbaki hau duzu erabilgarri: 905 505 505.
OSTATU HARTZEA
FesTVal jaialdi guztiarekin topera gozatzeko asmoz hainbat egunez geratzea erabaki baldin baduzu (eta lagun arabarrik izateko zortea ez baldin baduzu), sakatu azpiko botoian eta aukera ezberdinak aurkituko dituzu. Ziur baten bat zuretzako modukoa izango dela!
NON JAN
Gastronomia da gure hiriko eta Arabako probintzia guztian barna erakarpen nagusienetako bat. Horregatik, zauden tokian zaudela, ia ziur asebeteta geratuko zara! Dena den, zalantzatia baldin bazara, edo sabela bete aurretik informazio gehiago izatearen zale baldin bazara, behar duzun guztiak jakin dezakezu azpiko botoia sakatuz.
NOLA MUGITU
Gasteiz oso hiri erosoa da, ez oso handia, ezta oso txikia ere. Zenbait ibilbide oinez egin daitezke, nahiz eta batzuk luze samar suerta daitezkeen. Beraz, azpiko botoian sakatu eta kontsultatu aukera onenak. Baten bat zure neurrikoa izango da! Hemen deskarga dezakezu hiri garraioen planoa.
Zure FesTVal esperientzia ahalik eta gehien luzatu nahi baldin baduzu eta bidaia Arabako lurraldea ezagutzeko baliatzea erabakitzen baldin baduzu, erraz zeharka dezakezu autoz eta, are, baita txirrinduan ere, txirrindulari modura duzun esperientzia mailaren arabera. Haatik, zure hankekin konfiantza handiegia ez baldin baduzu, Ataria zentroan txirrindu eta buggi elektrikoak alokatzen dituzte Salburuako hezeguneak ezagut ditzazun edo, are, gure urtegietan itzulingurua eman dezazun.
Nahiago duzu bidaia lasai eta erlaxatuagoa, esate baterako, paisaiaz gozatzen duzun bitartean irakurriz? Kasu horretan, autobusak dira zure aukera egokiena. Arabako Foru Aldundiak Araba Bus ipintzen dizu erabilgarri. Begiratu estekean helmugak eta ordutegiak. Ez dago aitzakiarik gu ikustera etortzen zarenean primeran ibiltzeko!