A la última:

FESTVALa, GASTEIZKO ERAKUSLEIHOETAKO PROTAGONISTA

Roberto Leal, Carlos Franganillo, Natalia Sánchez, Gemma Nierga, Javier Cámara, Ramón García, Joseba Arguiñano, Irene Escolar, Jon Plazaola edo Luis Zahera, Mintxo ‘Cemillán artistak marraztuak Vitoria-Gasteizko saltokietatik Gasteiz Onekin elkartutako ibilbide batean.

FesTVala (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) telebistako erakusleihoen protagonista izango da berriz ere. Hainbat telebistako artistaren ilustrazioen eta telesailetako eta telebistako programetako pertsonaia ezagunen bitartez, Gasteiz On-i lotutako Arabako hiriburuko hogei bat merkataritza-establezimenduren dekorazioa egingo du.

Mintxo ‘Cemillán artistaren lanei esker, telebistako pantaila bihurtutako erakusleihoen’ ibilbide ‘honetan Roberto Leal, Natalia Sánchez, Javier Cámara, Aitziber Garmendia, Jon Plazaola edo Joseba Arguiñano bezalako artista ezagunak ikusi ahal izango dira. Gasteiz On-i lotutako saltoki guztiek jaso dute, gainera, FesTValeko kartel ofiziala.

Ibilbide honen helburua hiriaren erdigunea, FesTValeko espazioa izan ohi zena, Europa Jauregiarekin lotzea da, Antzoki Zaharra ixtearen ondorioz aurten estreinaldi guztiak hartzen dituena. Horrela, Gasteiz On eta bertako merkatariek bat egiten dute astebetez gure hiria dardarka jartzen duen ekitaldi honekin.

Gasteiz On eta FesTValen ekimen bateratu hori 2018an hasi zen, eta egindako edizio bakoitzean, hainbat telesailetako eszenekin, oso harrera ona izan du publikoaren eta merkatarien aldetik. Horrekin, gainera, erakundeak eta tokiko merkataritzak hiriko ekitaldi handiekin duten lotura indartzen da, kasu honetan FesTVala delakoa. Halaber, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren lankidetza instituzionalari esker, helburua zabaldu da, telebista-hitzorduaren alderdi turistikoa aprobetxatzeko. Bere presentzia mediatikoa eta ospakizunean zehar gure hiriko kaleetara hurbilduko diren pertsona ugariak turismoari lotutako eskaintza komertziala ikusarazteko eta sustatzeko bultzada dira.

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

‘TEMPORADA DE CAZA’, FLOOXERREN GAME SHOW BERRIA FESTVALEAN

Ehiztarien larruan sartuko dira Cesc Escolà (prestatzaile pertsonala), Gakian (aktore komikoa eta idazlea) eta Álvaro Casares (umorista) eduki-sortzaileak, hauek izango baitira iheslarien ihesa saihestuko dutenak. Paul Ferrer, Hector Riumbau, Noelia Moya, Esperansa Grasia, Rayo McQueer, Mike Fajardo, Alex Segura, eta Samantha Costantini eta Tote Fernandez izango dira iheslariak. FesTVal jaialdiak Flooxer taldearen game show berria

‘ACOUSTIC HOME’-REN MUSIKA FESTVALEAN

FesTValeko aurkezpenean Alex Ubago abeslaria izan da, dokumental sail musikalaren protagonistetako bat “Acoustic Home” k Alex Ubago, La Bien Querida eta Niña Pastori bezalako artisten akustiko intimoak eskainiko ditu Pozalaguako kobazuloetan, besteak beste. PRIMERAN ‘Acoustic Home’ telesailarekin iritsiko da lehen urtez FesTValera. Bertan, 10 artista nabarmenen ikuspegi intimoa eskainiko da, arrakasta handiak akustikoan interpretatuz. Hitzorduan

«’BOOM!’ HORIXE DA GERTATU ZAIDAN ONENA»

Mediaset Españaren lehiaketa bere etapa berriaren estreinaldiarekin berrasmatzen da, Christian Galvezek aurkeztuta eta Rock Campers eta Extremis taldeak protagonista direla lehen saioan.   “‘Boom!’ aurkezten zuela jakin nuenean, pozezko jauziak egin nituen”, aitortu du Galvezek, formatuaren aurkezle berriak, FesTValeko prentsaurrekoan. FesTVala Cuatroko “Boom!” programaren berragerpenaren eszenatokia izan da. Orain Christian Galvez da aurkezle berria. Lehiaketa gogo

‘LAS ABOGADAS’ RTVEren FIKZIOZKO APUSTU BERRIA, FESTVALEan

Elisabet Casanovas, Paula Usero, Almudena Pascual eta Irene Escolar Gasteizko estreinaldian izan dira FesTValek ‘Las abogadas’ RTVEren fikziozko apustu berriaren estreinaldia hartu du, Patricia Ferreirak eta Juana Macias eta Polo Menárguezen zuzendaritzapean asmatutako telesaila; RTVEren eta MOD Produccionesen koprodukzioa, Patricia Ferreira, Marta Sánchez, Irene Niubó eta Virginia Yagüeren gidoiarekin. Elisabet Casanovas, Paula Usero, Almudena Pascual