Enbaxadoreak aurkeztuko ditugu

Zer dira FesTVal jaialdiko enbaxadoreak?

FesTValek  FITUR. azokan ematen duen titulu bat da. Enbaxadore horiek Gasteiz, Araba eta FesTVal jaialdia ezagutu duten pertsonak dira eta, lurraldea ongi ezagutzen dutenez, gure lurra sustatzen dutenak dauden tokian daudela.

Modu berean, eta 2020ko urtarrilaz geroztik, titulu hori izan dezakete beren jarduna Gasteiztik kanpo betetzen duten telebistan aritzen diren arabarrek.

Ikus-entzunezko sektoreko hogeita hamar profesional inguruk Gasteiz eta Arabako enbaxadore titulua jasotzen dute Madrilen.

Topaketaren helburua sinergia sortu, harremanak estutu eta lurraldearen hedapenerako hobekuntzarako proposamenak finkatzea izan da. Madrilen bizi diren baina Gasteiz eta Arabarekin lotura duten ikus-entzunezko sektoreko hogeita hamar profesional inguru Madrilen elkartu dira arratsaldean. Horien artean ziren kirolari izandako eta orain aurkezle den Almudena Cid; Susana Soleto eta Laura de Lacalle aktoreak; Oscar Forniers zuzendaria eta Joaquin Castellon, Yusan Acha eta Jose Antonio Mielgo telebistako kazetariak.

Topaketak izaera informala izan du eta hainbat helburu izan ditu; alde batetik, gonbidatuek “enbaxadore” modura lurraldea berez sustatzeko egiten duten lana eskertu eta aitortzea eta, beste alde batetik, sinergiak sortu, harremanak estutu eta lurraldearen hedapenerako hobekuntzarako proposamenak ezartzeko komunikabideak eta topalekuak finkatzea.

Horretarako, deialdian FesTVal jaialdiko ordezkariak izan dira, Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko Turismoko arduradunekin batera. Horiek hiriko eta probintziako berritasun turistikoak azaldu dituzte bertatik bertara, modu horretan, omenduek Lurraldea preskribitzeko beren lanarekin jarrai dezatela adoretuz.

Maider Etxebarria Gasteizko Udaleko alkateorde eta zinegotzia da eta berak “sektore sortzaile batekoak diren eta ikusgaitasunerako potentzial handia duten profesionalak, aldi berean, Gasteiz eta Araba jomuga modura defendatzen dituztenak, espazio berean elkartu eta horien arteko sinergiak sustatzeak” suposatzen duen “urrezko abagunea” nabarmendu du.

Bestalde, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Ana del Valek, enbaxadore izendatu berri direnen “lana eta Lurraldearekiko konpromisoa” nabarmendu du. “Gure limurtzaile onenak dira. Topaketa honen helburua harremanak estutu eta etorkizunean Gasteiz eta Araba ezagutarazteko proiektuak argitzeko ideiak bultzatzea da”.

Etxebarriak “Gasteiz eta Arabako enbaxadoreen” txartela helarazi die parte-hartzaileei. Dokumentu sinboliko horren bidez inauguratutzat ematen da ideien trukea eta lurralderako abaguneen sorrera sustatzeko sarea, ikus-entzunezko proiektuen ikuspegia ere kontua izanik.

FESTVAL ENBAXADOREAK 2019

XI. edizioko enbaxadoreak

Sandra Sabatés y Jesús Álvarez

FESTVAL ENBAXADOREAK 2018

X. edizioko enbaxadoreak

Jon Sistiaga, Sandra Golpe eta Roberto Brasero

FESTVAL ENBAXADOREAK 2017

IX. edizioko enbaxadoreak

Matías Prats eta María Escario